Albisteak

23 Abendua 2023

2023 GIPUZKOA KIROLAK SARIAK

2023ko abenduaren 22an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Ficobako erakustazokan antolatutako Gipuzkoako Kirolaren Kirolgalan, arrauna izan da protagonista eta 3 Gipuzkoa Kirol sarietatik 2 irabazi ditu.

 

Beñat Odriozola, Elías Arruebarrenarekin (GAFeko presidentea)

Beñat Odriozola, Elías Arruebarrenarekin (GAFeko presidentea)

Alde batetik, Gipuzkoako Kirola herri saria Beñat Odriozolarentzat izan da, Hernaniko A.E.ko arraunlaria PR2 modalitatean, nazioarteko estropadetan parte hartzeagatik. Azpimarratzekoa da proposatutako hautagaitza asko talde osokoak zirela kontuan hartuta, banakako modalitatea eta arrauna gainerakoak baino gehiago izan direla herri-bozketan.

 

Bestalde, emakumezkoen mailako kirol merituaren saria Donostia Arraun Lagunak traineruarentzat izan da, 2023 denboraldian lortutako lorpenengatik.

Beñat Odriozola, integrantes de Donostia Arraun Lagunak, Eider Mendoza (GFAko Ahaldun Nagusia), Goizane Álvarez (GFAko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua) y Elías Arruebarrena (GAFeko presidentea)

Beñat Odriozola, integrantes de Donostia Arraun Lagunak, Eider Mendoza (GFAko Ahaldun Nagusia), Goizane Álvarez (GFAko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua) y Elías Arruebarrena (GAFeko presidentea)

Gainera, bi dozena baino gehiagoko errekonozimendua eman zaie hainbat kiroletako kirolariei, eta ikusi da Gipuzkoako kirol-mailak oso nota altua duela, eta emaitza onak lortu dituela nazioarteko lehiaketetan.

 

Famili argazkia

Famili argazkia

Federaziotik, kirolari guztiek lanean jarrai dezaten animatzen jarraituko dugu, eta horrela lorpenak iristen joango dira.

Zorionak gaur gaueko galan sarituak izan diren pertsonei, eta Jai Zoriontsuak pasatzea opa dizuegu.