Albisteak

19 Maiatza 2021

GIPUZKOAKO EPAILEEN ELKARGORAKO SARRERA AZTERKETA

Datozen egunetan, 2021eko ekainaren 4 eta 5ean, Gipuzkoako Arraun Federakundeko epaile-elkargoko kide izateko I. mailako azterketak egingo dira. Azterketa horretara aurkeztu nahi duen orok federazioan jakinarazi beharko du ekainaren 2ko 20:00ak baino lehen galdera@fgremo.com posta elektronikoaren bidez. Azterketa teorikoa ekainak 4ean 18:30ean izango da federazioaren lokalean (Anoeta pasealekua 5, behea) eta, gaindituz gero, praktikoa Legution egingo da ekainaren 5ean egun osoan zehar, Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketarekin bat eginez.